Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1501

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, 2024ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Programa «lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan» da, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, «lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan» programako dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko apirilaren 23an egindako bileran (erabaki hori 2024ko maiatzaren 7ko EHAAn argitaratu zen, 88. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
2024 Ekitaldiko laguntzak, lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala