
66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1500
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu batzuk izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu batzuk betetzeko beharra izanik, gerente honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, gerenteak eskumena baitauka gai honetaz ebazpenak hartzeko, eskumenak eskuordetuta, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenarekin bat (gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko erabakia [2025eko otsailaren 19ko EHAA]) eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legean xedatutakoaren arabera (2023ko urtarrilaren 6ko BOE)
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpena honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.
Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 eguneko izango da, deialdia euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Eskaera aurkeztu behar da UPV/EHUko langileen ataritik. Atari honetara EHUko Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonaleko web orrian sar daiteke. Eskaera egiteko «nire lanpostua» atalean Zerbitzuen betekizuna eskatu aukeratuz.
Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan, erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan, aurrez aurre. Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Ebazpenean adierazitakoarekin. Ebazpen horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.
Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.
Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute UPV/EHUko funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:
a) Titulu akademikoak.
b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.
2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.
Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatek estatutuetako 160. Artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2025eko martxoaren 26a.
UPV/EHUko gerentea,
JAVIER VARONA GUARÁS.
RSS