
66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1499
AGINDUA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 18ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2025eko otsailaren 24ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia: 520010 kodea eta 214 dotazioa.
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtso jar dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS