
66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1495
AGINDUA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 10eko Aginduan xedatutakoaren arabera (2025eko otsailaren 18ko EHAA, asteartea, 33. zk.), zeinaren bidez sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Zuriñe Viana Pesos andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea; 191 dotazio-zenbakia).
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 1etik bertatik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko apean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS