
65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BASAURIKO UDALA
1492
IRAGARKIA, plan honen hasierako onespenari buruzkoa: Basauriko Zarataren Aurkako Ekintza Plana (2025-2029).
Otsailaren 22ko 706/2025 Alkatetza-Dekretuaren bidez, hasierako onespena eman zaio Basauriko Zarataren Aurkako Ekintza Planari (2025-2029). Gerora, dekretu hori aldatu zuen 2025eko martxoaren 5eko 925/2025 Dekretuak.
Espedientea 30 eguneko epean jendaurrean jarriko da, aldizkari ofizialetako azken iragarkiaren (BAO eta EHAA) argitaratze-datatik zenbatzen hasita. Epe horretan zehar, egoki iritzitako alegazioak edota iradokizunak aurkezteko aukera izango dute interesdunek.
Planaren dokumentazio osoa eskuragarri egongo da Udaletxean (Kareaga Goikoa 52), Jasangarritasun, Hiri-Garapen eta Herritarren Segurtasun Arloan eta Udalaren web orrian: www.basauri.eus.
Halaxe egiten dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritakoa betetzeko.
Basauri, 2025eko martxoaren 6a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
RSS