Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1490

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, administrazio-emakida ematen duena Ondarroako portuko jabari publikoaren barruko zenbait gune kudeatu eta ustiatzeko, baita trafikoa kudeatzeko ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko martxoaren 9ko ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Ondarroako Udala.

– Xedea: Ondarroako portuko alde bat okupatzea; zenbait eremu kudeatzeko eta ustiatzeko eta Txorierrekako biribilgunetik Calatrava zubiranzko bideko trafikoa kudeatzeko, lonja ondoko biribilguneraino.

– Azalera: 35.546,26 m2.

– Epea: bost (5) urteko emakida, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.

– Tasa: salbuetsia.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala