
65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1489
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Bermeoko portuan jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa, Frantxuako padurako 21. lonja okupatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Urdaxi Kirol Kluba.
– Xedea: Bermeoko portuko jabari publikoa okupatzea, zehazki Frantxuako padurako 21. lonja, uretako materiala (piraguak eta paddle surfa) biltegiratzeko eta gordetzeko.
– Azalera: 63 m2.
– Epea: bi (2) urteko emakida, bi (2) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
– Tasa: 2.039,15 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS