
65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1485
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 404/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
404/2024 prozedura laburtua; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko irailaren 13ko ebazpena errekurritu da. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtsoa, Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko maiatzaren 8ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, behin betiko egiten da merezimenduen balorazioa, eta aldi baterako esleitzen da komisariordeen kategoriako lanpostua betetzeko 2024ko otsailaren 26ko ebazpenaren bidez deitutako deialdia (C281 deialdia).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.
RSS