
65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (328 KB - 25 orri.)
- EPUB (1534 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1484
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 13koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, Errioxa JDK jatorri-deitura kalifikatuaren babespeko Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak eman eta ukatzen dizkiona, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko. Elikagai, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduaren bidez onartu ziren 2024rako laguntza horiek.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak ematea onartu zen, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko.
2024ko urriaren 30eko Agindu horren 8. oinarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da laguntza kudeatzeko eta behin-betiko ebazpen-proposamena emateko organo eskuduna; laguntzak, berriz, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez ebatziko dira, aginduaren oinarri berean eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 9tik 29ra arte izan zen.
Eran berean, 2024ko abenduan eta 2025eko urtarrilean, banan-banan galdetu zitzaien ustiategien titularrei zerbait zuzendu eta/edo egiaztatu behar ote zuten 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak ematearekin lotuta.
Aurreko guztia kontuan hartuta, eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, organo-kudeatzaileak egiaztatu du ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren onuradunek betetzen dituztela laguntza jasotzeko 2024ko urriaren 30eko Aginduan ezarritako baldintzak; besteak beste, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Era berean, aginduan agertzen diren baldintzetako bat betetzen ez duten ustiategien titularrak zehaztu dira, eta, beraz, laguntza ukatu behar zaie, II. eranskinean agertzen direnei.
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, 2024ko urriaren 30eko Aginduaren 6. oinarrian ezarritako zenbateko unitarioak aplikatu dira, hektareako (ha) prima batean finkatuta, 1.462,50 euro/ha oroharreko prezioan, eskabide bakoitzeko 10 hektarea gehienez.
Horregatik guztiagatik, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak egindako behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako ustiategien titularrei Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduan araututako laguntza ematea. Agindu horren bidez, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak ematea onartu zen, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako ustiategien titularrei ukatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduan araututako laguntza, aipatzen diren arrazoiengatik. Agindu horren bidez, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak ematea onartu zen, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a.
Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS