
65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1483
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2025eko otsailaren 28ko ebazpenaren bidez argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2025erako deialdia. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.
Agindu horren 21.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko direla eskabideak zer hurrenkeratan jaso diren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.
Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2025erako laguntzen deialdiaren 2. artikuluan, ezartzen da laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo, beharrezkoa izanez gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena; zenbateko gehigarria guztizko bolumenaren % 15 izango da eta, dirulaguntzak emateari aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Eguneratzerik izanez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitara eman behar da, baina argitaratze horrek ez du ekarriko beste eskaera batzuk aurkezteko epe bat zabaltzea, ez eta ebazteko beste epe bat hastea ere.
Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2025erako deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.
Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2025erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2025eko martxoaren 7an, 08:28an aurkeztutako espedientearekin.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioen eta Inklusioaren zuzendaria,
ALVARO UGARTE GÓMEZ.
RSS