Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1481

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, 2025ean arte eszenikoak sustatzeko programei emandako laguntzen zerrenda argitaratzen duena.

2024ko abenduaren 16an argitaratu zen EHAAn Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Agindua, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 9.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bazter utzi gabe onuradun gertatzen direnei egingo zaien banakako jakinarazpena.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko eta SAREA dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateei dagozkienak: pertsona onuradunak (I. eranskina), ukatutako eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 24a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala