
65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 12 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1479
543/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lehiaketa bidez lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Psikiatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 540/2025 Ebazpenaren bidez onartu dira estatutupeko langile finko izateko 2025. urterako lehiaketa-deialdiaren oinarri orokorrak, betetzeko zailak diren lanpostuak hornitzeko.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lehiaketa bidez lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Psikiatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskin gisa jaso den destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2025eko apirilaren 4tik 2025eko apirilaren 30eko 14:00etara arte ezartzea, estatutupeko lotura finkoa lehiaketa bidez lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren 7.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LEHIAKETA BIDEZ LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (PSIKIATRIAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Psikiatriako FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko baldintzez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia edo titulu baliokidea izatea eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko Psikiatriako espezialitatearen titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
3.– Prozesua nola garatuko den.
3.1.– Lehiaketa.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.2.– Lanpostuez jabetzea.
Oinarri orokorretan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:
– Elkargokide-ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: PSIKIATRIAKO FEM
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 540/2025 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
Txanda askeko deialdia: 12 destino.
Sarbide orokorra: 11.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.
Desgaitasunen bat duten langileentzako erreserbatutako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek txanda irekiko sarbide orokorreko lanpostuei gehituko zaizkie.
Litekeena da deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua aldatzea 2025eko martxoko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren emaitzen arabera, hargatik eragotzi gabe 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEan behin betiko hutsik geratzen diren lanpostuak gehitu ahal izatea.
Oinarri orokorren 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak zehaztuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean abian den zikloko destinoen behin betiko esleipenaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, eta Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (PSIKIATRIAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialista gisako antzinatasuna baloratzeko, aintzat hartuko da interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuan egindako lan profesional eraginkor osoa. Nolanahi ere, jardute horretatik –eta hasierako alditik– kendu egingo da Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza-aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia erkidegoetako, Gizarte Segurantzako eta gainerako Administrazio Publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan dagokion kategoria edo espezialitate berean edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen nahiz Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia erkidegoetako eta gainerako Administrazio Publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan dagokion espezialitatean Kupoko edo Zonako Mediku gisa emandako zerbitzuen nahiz Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia erkidegoetako zerbitzu sanitarioetan edo Osasun Sistema Nazionalera adskribatutako Erakundeetan edo Ikerketa Zentro Ofizialetan eta gainerako Administrazio Publikoetakoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan Mediku Orokor gisa edo beste espezialitate bateko Mediku gisa edo Ikertzaile gisa emandako zerbitzuen nahiz Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.
4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
Apartatu honetan, egiaztatzen den prestakuntza honela baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako ikasketen edo baliokideren berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.
b) Graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.
– Doktore-titulua: 9 puntu.
– Graduondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.
– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.
Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktore-titulua edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den baina legez aitortuta dagoen espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.
– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.
– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez dituzten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez badira edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen bada, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza-jarduerak:
– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):
– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.
– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.
I) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen C2 eta C1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.
II) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen B2 eta C1 mailetako tituluengatik 1 puntu emango da.
III) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen B1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.
IV) Ingeles, frantses eta alemaniar filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.
Ebazpen honen IV. eranskinean aurreikusitako tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2, C1, B2 eta B1 mailen baliokidetzat joko dira.
Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.
h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu). V. eranskina
3) Euskara:
– 2. HE: 8 puntu.
– 1. HE: 4 puntu.
IV. ERANSKINA
HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKO BATERATUKO C2, C1, B2 ETA B1 MAILEN BALIOKIDETZAT JOTAKO TITULUAK
I.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 mailaren baliokideak dira:
– Ingelesa:
1.– Certificate of Proficiency in English (CPE).
2.– PTE General Pearson Test Of English (LEVEL 5).
3.– Trinity College ISE 4.
– Frantsesa:
1.– Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2 (CIEP).
2.– Diplôme de Hautes Etudes Françaises, (DHEF) (AF).
3.– DAFA (Diplôme Approfondi de Français des Affaires).
4.– DFP Affaires C2.
– Alemana:
1.– Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP).
2.– Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).
3.– Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).
4.– Wirtschaftsdeutsche Deutsch (WD).
II.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren baliokideak dira:
– Ingelesa:
1.– HEO Gaitasun Maila.
2.– Certificate in Advanced English (CAE).
3.– PTE General Pearson Test Of English (LEVEL 4).
4.– Trinity College ISE 3.
5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (HIGHER Good & Exceptional).
– Frantsesa:
1.– HEO Gaitasun Maila.
2.– DALF.
3.– Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 (CIEP).
4.– Diplôme Supêrier d´Etudes Française Modernes (DS) (AF).
5.– DSLCF (Diplôme Supêrieur de Langue et Culture Françaises).
6.– DFA2 (Diplôme de Français des Affaires 2).
7.– DFP Affaires C1 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C1).
– Alemana:
1.– HEO Gaitasun Maila.
2.– Goethe-Zertifikat C1 (ZMP).
3.– Prüfung Wirtschaftsdeutsch International.
4.– Zentrale Mittelstufenprüfung (ZMP).
III.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailaren baliokideak dira:
– Ingelesa:
1.– HEO Maila aurreratua.
2.– First Certificate in English (FCE).
3.– PTE General Pearson Test of English (LEVEL 3).
4.– Trinity College ISE 2.
5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (VANTAGE Good & Exceptional).
– Frantsesa:
1.– HEO Maila aurreratua.
2.– DELF 2e degré.
3.– Diplôme d`Études en Langue Française DELF B2 (CIEP).
4.– Diplôme de Langue Française (DL) (AF).
5.– DFA1 (Diplôme de Français des Affaires 1).
6.– CFJ (Certificat de Français Juridique).
7.– DFP Affaires B2 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires B2).
8.– DFP Juridique B2.
9.– DFP Médical B2.
10.– DFP Secrétariat B2.
– Alemana:
1.– HEO Maila aurreratua.
2.– Goethe-Zertifikat B2.
3.– Zertifikat Deutsch.
4.– Zertifikat Deutsch für den Beruf.
5.– Deutsch für den Beruf (ZDFB).
6.– TELC Deutsch B2.
7.– Mittelstufe Deutsch (MD).
8.– TestDaf Niveaustufe 3. maila.
IV.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokideak dira:
– Ingelesa:
1.– HEO Bitarteko maila.
2.– Preliminary English Test (PET).
3.– PTE General Pearson Test of English (LEVEL 2).
4.– Trinity College ISE 1.
5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (PRELIMINARY Good & Exceptional).
– Frantsesa:
1.– HEO Bitarteko maila.
2.– DELF 1er degré.
3.– Diplôme d`Études en Langue Française DELF B1 (CIEP).
4.– Certificat d´Etudes de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF).
5.– CFP2 (Certificat de Français Professionnel 2).
6.– CFS (Certificat de Français du Secrétariat).
7.– CFTH (Certificat de Français du Tourisme et de l´Hôtellerie).
8.– CFST (Certificat de Français Scientifique et Technique).
9.– DFP B1 (Diplôme de Français Professionnel B1).
10.– DFP Secrétariat B1.
11.– DFP Scientifique et Technique B1.
– Alemana:
1.– HEO Bitarteko maila.
2.– Zertifikat Deutsch (ZD).
3.– Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDaF).
4.– TELC Deutsch B1 Beruf.
V. ERANSKINA
INFORMATIKAKO EZAGUTZAK
Informatika-ezagupenen maila jakin baten egiaztapena merezimendu gisa baloratzeko ezinbestekoa da Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditzea, eta honela baloratuko da:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua 0,50 puntu.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: 0,25 puntu.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: 0,50 puntu.
– Microsoft Access 2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: 0,50 puntu.
– Internet oinarrizkoa: 0,25 puntu.
– Internet aurreratua: 0,50 puntu.
Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da. Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena, alegia.
Merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikastetxe publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:
– 20-29 orduko ikastaroak: 0,10 puntu.
– 30-49 orduko ikastaroak: 0,15 puntu.
– 50 ordutik gorako ikastaroak: 0,25 puntu.
RSS