Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1477

541/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lehiaketa bidez lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familiako Medikua lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 540/2025 Ebazpenaren bidez onartu dira estatutupeko langile finko izateko 2025. urterako lehiaketa-deialdiaren oinarri orokorrak, betetzeko zailak diren lanpostuak hornitzeko.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede den hautaketa-prozesurako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lehiaketa bidez lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familiako Medikua lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskin gisa jaso den destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2025eko apirilaren 4tik 2025eko apirilaren 30eko 14:00etara arte ezartzea, estatutupeko lotura finkoa lehiaketa bidez lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren 7.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LEHIAKETA BIDEZ LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (FAMILIAKO MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO.

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako (Familiako Medikua lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko baldintzez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoaren arabera, Medikuntzako eta Kirurgiako lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den edozein espezialitate izatea, edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko Medikuntza Orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

3.– Prozesua nola garatuko den.

3.1.– Lehiaketa.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.2.– Lanpostuez jabetzea.

Oinarri orokorretan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM - LMAT

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 540/2025 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1.oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 108 destino.

Sarbide orokorra: 100.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 8.

Desgaitasunen bat duten langileentzako erreserbatutako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek txanda irekiko sarbide orokorreko lanpostuei gehituko zaizkie.

Litekeena da deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua aldatzea 2025eko martxoko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren emaitzen arabera, hargatik eragotzi gabe 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEan behin betiko hutsik geratzen diren lanpostuak gehitu ahal izatea.

Oinarri orokorren 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak zehaztuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean abian den zikloko destinoen behin betiko esleipenaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, eta Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIARAKO (FAMILIAKO MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia erkidegoetako, Gizarte Segurantzako eta gainerako Administrazio Publikoetako osasun-zerbitzuetan lortu nahi den kategoria berean edo Kupoko eta Zonako Mediku Orokor, Etengabeko Arreta Guneko Mediku Orokor, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Mediku Orokor gisa edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen nahiz Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia erkidegoetako zerbitzu sanitarioetan edo Osasun Sistema Nazionalera adskribatutako Erakundeetan edo Ikerketa Zentro Ofizialetan, Gizarte Segurantzaren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan eta gainerako Administrazio Publikoetakoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde-unitateetan edo Etxeko Ospitalizazioan Mediku gisa, Barne Medikuntzako Mediku gisa, Lehen Mailako Arretako Pediatra gisa edo Ikertzaile gisa emandako zerbitzuen nahiz Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoen hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan, Gizarte Segurantzaren zerbitzu sanitarioetan eta gainerako Administrazio Publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan legez onartutako beste edozein espezialitatetan Mediku gisa emandako zerbitzuen nahiz Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

Etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Lehen Mailako Arretako landa-eremuko osasun-eremuetan errefortzuko izendapena duten langileek emandako zerbitzuak zenbatzeko, hilabete osoko zerbitzuak aitortuko zaizkie, eta honako arau hauen arabera kalkulatuko dira:

a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokion zatia, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo frakzio bakoitzeko.

b) Hilabete natural baten barruan ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago egin badira, egindako zerbitzuen hilabete bakarra baloratuko da, eta egindako gehiegizko orduak ezin izango dira aplikatu aurreko a) erregelan ezarritako emandako zerbitzuen zenbaketan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, egiaztatzen den prestakuntza honela baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako Lizentziako ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktore-titulua edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatean bete duten goi-mailako tituludunak: 10 puntu.

2.– Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitateko graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 10 puntu.

3.– Familia eta Komunitate Medikuntzako Mediku Espezialista titulua lortzeko hobekuntza-ikastaroa 264/1989 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera gainditu duten goi-mailako tituludunak eta Familia eta Komunitate Medikuntzako Mediku Espezialista titulua lortzeko prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratuko proba uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuaren arabera gainditu duten goi-mailako tituludunak: 3 puntu.

4.– Beste espezialista-titulu bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta BAME programako egoiliarren prestakuntza-aldia bete badute edo egoiliarren prestakuntza-aldi osoa bete badute graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean: 0,50 puntu.

5.– BAME bidezkoa ez den espezialista-titulu bat edo gehiago dituzten izangaiak: 0,25 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez dituzten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez badira edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen bada, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

I) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen C2 eta C1 mailetako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.

II) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen B2 eta C1 mailetako tituluengatik 1 puntu emango da.

III) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen B1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.

IV) Ingeles, frantses eta alemaniar filologiako lizentziei dagokien hizkuntzari esleitutako gehieneko gaitasuna emango zaie.

Ebazpen honen IV. eranskinean aurreikusitako tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2, C1, B2 eta B1 mailen baliokidetzat joko dira.

Hizkuntzari berari dagozkion titulu bat baino gehiago akreditatzen badira, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu). V. Eranskina.

3) Euskara:

– 2. HE: 8 puntu.

– 1. HE: 4 puntu.

IV. ERANSKINA
HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKO BATERATUKO C2, C1, B2 ETA B1 MAILEN BALIOKIDETZAT JOTAKO TITULUAK
I.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– Certificate of Proficiency in English (CPE).

2.– PTE General Pearson Test Of English (LEVEL 5).

3.– Trinity College ISE 4.

– Frantsesa:

1.– Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2 (CIEP).

2.– Diplôme de Hautes Etudes Françaises, (DHEF) (AF).

3.– DAFA (Diplôme Approfondi de Français des Affaires).

4.– DFP Affaires C2.

– Alemana:

1.– Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP).

2.– Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).

3.– Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).

4.– Wirtschaftsdeutsche Deutsch (WD).

II.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– HEO Gaitasun Maila.

2.– Certificate in Advanced English (CAE).

3.– PTE General Pearson Test Of English (LEVEL 4).

4.– Trinity College ISE 3.

5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (HIGHER Good & Exceptional).

– Frantsesa:

1.– HEO Gaitasun Maila.

2.– DALF.

3.– Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 (CIEP).

4.– Diplôme Supêrier d´Etudes Française Modernes (DS) (AF).

5.– DSLCF (Diplôme Supêrieur de Langue et Culture Françaises).

6.– DFA2 (Diplôme de Français des Affaires 2).

7.– DFP Affaires C1 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C1).

– Alemana:

1.– HEO Gaitasun Maila.

2.– Goethe-Zertifikat C1 (ZMP).

3.– Prüfung Wirtschaftsdeutsch International.

4.– Zentrale Mittelstufenprüfung (ZMP).

III.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– HEO Maila aurreratua.

2.– First Certificate in English (FCE).

3.– PTE General Pearson Test of English (LEVEL 3).

4.– Trinity College ISE 2.

5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (VANTAGE Good & Exceptional).

– Frantsesa:

1.– HEO Maila aurreratua.

2.– DELF 2e degré.

3.– Diplôme d`Études en Langue Française DELF B2 (CIEP).

4.– Diplôme de Langue Française (DL) (AF).

5.– DFA1 (Diplôme de Français des Affaires 1).

6.– CFJ (Certificat de Français Juridique).

7.– DFP Affaires B2 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires B2).

8.– DFP Juridique B2.

9.– DFP Médical B2.

10.– DFP Secrétariat B2.

– Alemana:

1.– HEO Maila aurreratua.

2.– Goethe-Zertifikat B2.

3.– Zertifikat Deutsch.

4.– Zertifikat Deutsch für den Beruf.

5.– Deutsch für den Beruf (ZDFB).

6.– TELC Deutsch B2.

7.– Mittelstufe Deutsch (MD).

8.– TestDaf Niveaustufe 3. maila.

IV.– Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokideak dira:

– Ingelesa:

1.– HEO Bitarteko maila.

2.– Preliminary English Test (PET).

3.– PTE General Pearson Test of English (LEVEL 2).

4.– Trinity College ISE 1.

5.– BEC Business English Certificate-Cambridge (PRELIMINARY Good & Exceptional).

– Frantsesa:

1.– HEO Bitarteko maila.

2.– DELF 1er degré.

3.– Diplôme d`Études en Langue Française DELF B1 (CIEP).

4.– Certificat d´Etudes de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF).

5.– CFP2 (Certificat de Français Professionnel 2).

6.– CFS (Certificat de Français du Secrétariat).

7.– CFTH (Certificat de Français du Tourisme et de l´Hôtellerie).

8.– CFST (Certificat de Français Scientifique et Technique).

9.– DFP B1 (Diplôme de Français Professionnel B1).

10.– DFP Secrétariat B1.

11.– DFP Scientifique et Technique B1.

– Alemana:

1.– HEO Bitarteko maila.

2.– Zertifikat Deutsch (ZD).

3.– Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDaF).

4.– TELC Deutsch B1 Beruf.

V. ERANSKINA
INFORMATIKAKO EZAGUTZAK

Informatika-ezagupenen maila jakin baten egiaztapena merezimendu gisa baloratzeko ezinbestekoa da Euskadi Informazioaren Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortzeko proba gainditzea, eta honela baloratuko da:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila:............................ 0,25 puntu.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua:............................. 0,50 puntu.

– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra: ..................... 0,50 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila: ............................ 0,25 puntu.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua: ........................... 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizko maila: ............................................ 0,25 puntu.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua: ........................................... 0,50 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila bakarra: .............................................................. 0,50 puntu.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010 maila bakarra: .............................................. 0,50 puntu.

– Internet oinarrizkoa:........................................................................................... 0,25 puntu.

– Internet aurreratua:............................................................................................ 0,50 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da. Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena, alegia.

Merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikastetxe publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:

– 20-29 orduko ikastaroak: ................................................................................ 0,10 puntu.

– 30-49 orduko ikastaroak: ................................................................................ 0,15 puntu.

– 50 ordutik gorako ikastaroak: .......................................................................... 0,25 puntu.

Modulu horiek gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da. Modulu baten bertsio eta/edo maila desberdinak egiaztatzen badira, bakarra puntuatuko da, puntuaziorik handiena duena, alegia.

Merezimendu hori egiaztatzeko baliozkoak izango dira erakunde ofizialek eta ikastetxe publikoek aplikazio horiei buruz emandako ikastaroak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, baremo honen arabera:


Azterketa dokumentala