Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2025eko apirilaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1475

498/2025 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen Arduradunaren (Ikuztegi eta Sukalde Zerbitzua) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan Zerbitzu Orokorretako Azpitaldearen Arduradunaren (Ikuztegi eta Sukalde Zerbitzua) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez eta uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez (Osakidetza ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa) betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko betekizunak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea D3/E1 lanbide-taldean.

b) D3/E1 lanbide-taldeko titulazioa edukitzea.

c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea D3/E1 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Esperientzia izatea pertsonak eta taldeak antolatzen eta kudeatzen.

b) Esperientzia izatea SAPekin eta karteldegiekin lan egiten.

c) Eskabide ezagutzea.

d) Ikuztegi eta sukalde zerbitzuaren funtzionamenduari eta antolaketari buruzko ezagutza espezifikoak izatea.

e) Bi zerbitzuetako berezko makineriari eta tresnei buruzko ezagutzak izatea.

f) Elikadura Zerbitzuko arriskuen analisiari eta kontrol-puntu kritikoei buruzko prozesuak ezagutzea.

g) Erabiltzaile mailako informatika ezagutza (Excel, Word, Access eta Outlook).

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, 48960 Usansolo). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitaearekin batera.

Dokumentazioa honela aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, izangaiek horren berri eman behar dute eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, izangaiak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan zerrendatuko dira aurkeztutako izangaiak, gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta lanpostua haietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, non eta bertan besterik xedatzen ez den.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2025eko martxoaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNANDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala