Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2025eko apirilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1469

IRAGARKIA, Azpeitiko udal-mugartean (Gipuzkoa) GI-631 errepideko 12,350 KPan Urola ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko obren espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-G-2025-0083.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ibilgua: Urola.

Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 560.115; Y = 4.781.992.

Obren deskribapena: obra honen bidez, Azpeitiko (Gipuzkoa) GI-631 errepideko 12,350 KPan dagoen Urola ibaiaren gaineko zubiko taula, 67,4 m-ko luzerako eta 11 m-ko zabalerako taula berri batez ordeztuko da. Taula hori lau bao isostatikok osatuko dute, 0,70 m-ko ertzeko T bikoitzeko sei haberekin, 0,25 m-ko lodiera duen konpresio-lauza armatu batekin eta estribu eta pilareetan zuntzatutako neopreno-motako euskarriekin.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 19a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala