
64. zk., 2025eko apirilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1468
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Derioko udal-mugartean (Bizkaia) industrialde berrira sartzeko Asua ibaiaren gainean zubi berria egiteari buruzko espedientea.
Espedientearen kodea: AO-B-2024-0710.
Eskatzailea: Inmobiliaria Begasa, S.A.
Ibilgua: Asua.
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 509066; Y = 4792847.
Obren deskribapena: Derioko udal-mugartean (Bizkaia) Inbisa Enpresa Zentroko industrialde berria eta Ugaldeguren industrialdera heltzen den errepidearekin konektatuko duen sarbide berri bat egitea Asua ibaiaren gainean zubi bat eraikiz.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 7a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS