
64. zk., 2025eko apirilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1467
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Bermeoko portuan jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa, ontzigintzarako eta lehorreko industriarako olio lubrifikatzaileak biltegiratzeko eta hornitzeko pabiloi bat okupatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko martxoaren 4ko ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Marinoil Service, S.A.
– Xedea: Bermeoko portuan pabiloi bat okupatzea ontzigintzarako eta lehorreko industriarako olio lubrifikatzaileak biltegiratzeko eta hornitzeko.
– Azalera: 299,54 m2.
– Epea: Bost (5) urteko iraupena, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
– Tasa: 7.271,52 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS