
64. zk., 2025eko apirilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1458
IRAGARKIA, 2025eko martxoaren 18koa, Deskarbonizazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan (Araba) «PSFV Vitoria» eta «PSFV Vitoriako 30 kV-ko ebakuazio-linea» proiektuen aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskariak (espedientea: 01-GE-Y-2024-00035).
48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53. artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «PSFV Vitoria» izeneko instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Espedientea: 01-GE-Y-2024-00035.
– «PSFV Vitoria» izeneko instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektua. Horren barruan sartzen dira:
a) 3.655 kW-eko potentzia instalatua duen instalazio fotovoltaikoa: 700 Wp-eko 7.101 modulu, 300 kW-eko 12 inbertsore, 55 kW-eko inbertsore 1 eta 2500 kVA-ko (bakoitza) 2 zentro. Udal-mugartea: Barrundia (Araba).
b) 30 kV-eko babes- eta neurketa-zentroa, instalazio fotovoltaikoaren ertzean. Udal-mugartea: Barrundia (Araba).
c) 9,4 km-ko erdi-tentsioko lurpeko linea (30 kV), babes- eta neurketa-zentrotik «SET Vitoria 30.000» azpiestaziora. Udal-mugarteak: Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba).
– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-teknologia berriztagarri fotovoltaikoaren bidez.
– Eskatzailea: Renew Green Generator V, S.L. (IFK: B72746506).
– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba).
– Banaketa-sarearen ebakuazio-puntua: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.ko 30 kV-eko «SET Vitoria 30.000» azpiestazioa.
– Gauzatzearen aurrekontua: Instalazio fotovoltaikoaren 1.880.276,69 euro eta ebakuazio-linearen 677.607,78 euro.
Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden bestelako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko izapide horretan alegaziorik aurkeztu behar badute, baliabide elektronikoak erabiliz egingo dute nahitaez.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuan ezarritakoa betez (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
Deskarbonizazio zuzendaria,
GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.
RSS