
64. zk., 2025eko apirilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 12 orri.)
- EPUB (139 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1454
31/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita erabaki hau argitaratzea: Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku uztekoa Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko eta obrak egiteko proiektua idaztea, Vitoria-Gasteizen trenbidea integratu eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzekoa.
Gobernu Kontseiluak, 2025eko martxoaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku uztekoa Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko eta obrak egiteko proiektua idaztea, Vitoria-Gasteizen trenbidea integratu eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko, eta behar bezalako publizitatea emateko; hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko eta obrak egiteko proiektuaren erredakzioa Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen esku uzteko Erabakiaren testua, Vitoria-Gasteizen trenbidea integratu eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzekoa. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 24a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 24KO 31/2025 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ KOMETITZEN BAITA EUSKAL TRENBIDE SAREA IDATZ DEZAN TRENBIDEA GASTEIZEN INTEGRATZEKO ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TRENBIDE-SAREAREKIN LOTZEKO ARKAUTIKO LOTUNEAREN (II. TARTEA) PLATAFORMA ERAIKITZEKO PROIEKTUA, ETA EGIN DITZAN HORREKIN LOTUTAKO OBRAK
Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten trenbideen eta lurreko garraioen arloko eskumen esklusiboa, bai eta interes orokorreko obra publikoen eta autonomia-erkidego bati baino gehiagori eragiten dieten obren arlokoa ere, Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Interes Orokorreko Trenbide Sarea Estatuko lurralde osoan trenbideko garraio-sistema komun bat bermatzeko behar diren edo trenbide-sistema komun horrek modu egokian funtziona dezan batera kudeatu behar diren tren-azpiegiturek, bidaiari-geltokiek eta salgai-garraiorako terminalek osatzen dute (hala nola nazioarteko trafiko-ibilbideei atxikita daudenak eta autonomia-erkidegoak lotzen dituztenak, bai eta horien arteko konexioak, eta biztanle-gune edo garraio-gune nagusietara edo ekonomia edo defentsa nazionalerako funtsezko instalazioetara sartzeko guneak ere), Trenbide Sektorearen Legearen 4.1 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioari dagokio, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Aholku Batzordeari, azpiegituren administratzaileei eta eragindako autonomia-erkidegoei entzun ondoren, Interes Orokorreko Trenbide Sarea osatzen duten trenbide-lineak edo horien zatiak, bidaiari-garraiorako geltokiak eta salgai-garraiorako terminalak planifikatzea eta ezartzea, Trenbide Sektorearen Legearen 5.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Trenbide-azpiegituren administrazioa eta horien eraikuntza, Estatuaren eskumenen esparruan, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioari atxikitako enpresa-entitate publiko bati edo gehiagori egokituko zaizkie, edo ministerio horri atxikitako beste organismo publiko bati lotutakoei nahiz horren menpekoei, Trenbide Sektorearen Legearen 22.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Abenduaren 13ko 15/2013 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluak (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif) izeneko enpresa-entitate publikoa berregituratzeari eta premiazko beste neurri ekonomiko batzuei buruzkoa) xedatu zuen enpresa-entitate publiko berri bat sortzea, Adif-Alta Velocidad. Entitate hori Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Legearen 43.1.b) artikuluan (gaur egun, lege hori Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea), aurreikusitako organismo publiko gisa sortu zen, abiadura handiko trenbide-azpiegiturak eraikitzeko eta kudeatzeko, halaber dekretu hura indarrean jarri zen egunera arte Adifi esleituta eta ardura emanda zeuden bestelako jarduerak egiteko jaduera-arloa jatorrizko Enpresatik bereizita.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumen esklusiboa du autonomia-erkidegoaren intereseko obra publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen diren trenbide eta lurreko garraioetan, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenez gainera, eta eskumena du, halaber, lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren inguruan, hala xedatzen baitute abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onetsitako Autonomia Estatutuko 10. artikuluaren 25., 31., 32. eta 33. apartatuek.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, bere eskumenak eta bere burua antolatzeko ahala baliatuz, Euskal Trenbide Sarea (ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sortzea erabaki zuen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez. Erakunde horren xedea trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, mantendu, kudeatu eta administratzea da.
Trenbide-azpiegituren administratzaileei dagokie Interes Orokorreko Trenbide Sareko trenbide-azpiegituren, bidaiari-garraiorako geltokien edo salgai-garraiorako terminalen oinarrizko proiektuak eta eraikuntza-proiektuak onartzea, bai eta horiek eraikitzea ere. Trenbide-azpiegituren administratzaileek, lankidetza-hitzarmen bidez, beste administrazio publiko batzuen, zuzenbide publikoko entitateen eta administrazio horiei lotutako edo haien menpeko sozietateen esku utzi ahal izango dituzte Interes Orokorreko Trenbide Sareko trenbide-obrak kontratatzeko ahalmenak; hori guztia, Trenbide Sektorearen Legearen 6.1 eta 6.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47.2.a) artikuluak aurreikusten du administrazio publikoek edo administrazio publikoei lotutako edo haien menpeko organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitateek sinatutako hitzarmenen xedeen barnean bildu ahal izango dela beste administrazio publikoen edo haiei lotutako edo haien menpeko organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitateen bitartekoak, zerbitzuak eta baliabideak erabiltzeko aukera, eskumen propioak edo delegatuak gauzatzeko.
2024ko abenduaren 20an, hitzarmena sinatu zuten Adif-Alta Velocidad enpresa-entitate publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra kometitzen baitute idatz dezan trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua, eta egin ditzan horrekin lotutako obrak. Hitzarmen horren lehenengo klausulak berariaz aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku utzitako jarduketak administrazio horrek berak zuzenean egin ahal izango dituela edo, bestela, gaur egun Mugikortasun Jasangarriaren Sailari atxikitako Euskal Trenbide Sarea (ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bidez egin ahal izango direla, bat etorriz Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 16.2 artikuluarekin (18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 3. artikuluarekin.
Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 1. artikuluaren arabera, ETS zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da. Lege horren 5. artikuluaren arabera, hau du Euskal Trenbide Sareak xedea:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean trenbideen gaian eskumenak dituen sailarekiko lankidetza teknikoa, trenbide-garraioko azpiegituren plangintzan eta programazioan.
2.– Trenbide-garraioko azpiegituren eraikuntza, Jaurlaritzak agintzen dionean, eta, orobat, azpiegitura berri horiek mantendu, kudeatu eta administratzea, dela berak zuzenean, dela zuzenbide publiko edo pribatuko beste entitate baten bitartez, zeinahi negozio juridikoz baliatuz.
3.– Lehendik zeuden trenbide-garraioko azpiegiturak mantendu, kudeatu eta administratzea, goiko paragrafoan adierazitako eran, Jaurlaritzak atxikitzen dizkionean.
4.– Jaurlaritzak haren gain uzten duen eta, zuzenean nahiz zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, mantendu eta administratzearekin zerikusia duen beste eginkizun guztiak, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari loturik dauden azpiegituren kudeaketarekin zerikusia dutenak, zein ere den kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, betiere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, besteak beste, trenbide-arloko bere eginkizunak beteko ditu, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari dagozkion eskumenen barruan eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 16. artikuluarekin, bai eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 1. artikuluarekin ere.
XIII. legegintzaldiko Gobernu Programaren jarraipenerako gidalerroen arabera, egin beharreko jarduketa lotuta dago 89. konpromisoaren («Bultzada trenbide bidezko garraioan egin beharreko inbertsioei») 2. ekimenarekin: Bilboko eta Vitoria-Gasteizko sarbideen eta geltokien garapena bultzatzea geltoki berriak eraikitzeko behar diren obrak hasiz eta abiadura handiaren hiri-integrazioa garatuz. Bilborako sarbideak eta Basauriko behin-behineko geltokia, eta Vitoria-Gasteizko lurperatzea eta Arkautiko lotunea.
Horrenbestez, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak proposaturik, 2025eko martxoaren 4an egindako bilkuran, gaia eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako hau erabaki du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Euskal Trenbide Sarearen esku uztea trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko egin behar diren jarduketak. Obra horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku utzi ditu Adif-Alta Velocidad enpresa-entitate publikoak, 2024ko abenduaren 20an sinatutako hitzarmenaren arabera.
Bigarrena.– Enkargua betetzeko baldintza zehatzak aipatutako erabakiaren eranskinean daude jasota.
Hirugarrena.– Enkargu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
ERANSKINA
1.– Aurrekariak.
Bat eginez «Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Adif) enpresaren, Adif-Alta Velocidad-en eta Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia Sozietatearen arteko protokoloa, abiadura handiko trena Vitoria-Gasteizera iristea eta trenbidea Vitoria-Gasteizera sartzea bultzatzekoa» protokoloan jasotakoarekin, 2019ko uztailaren 3an, orduko Sustapen Ministerioko Azpiegituren Idazkaritza Nagusiak ebatzi zuen behin-behinean onartzea «Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko informazio-azterlana», eta hasiera eman zien informazio publikoari eta administrazioen entzunaldiari (2019ko uztailaren 5eko BOE, 160. zk.).
Protokolo horren babesean, 2020ko otsailaren 17an, orduko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Sarearen Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiak, sustatzaile eta organo substantibo gisa, «Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko informazio-azterlana»-ren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura izapidetzen hasteko eskaera bidali eta erregistratu zuen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusian.
Adif-AVk, protokoloan adierazitakoaren babesean eta informazio-azterlanean oinarrituta, «Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko, lurperatzeko eta Arkautiko lotunea egiteko oinarrizko proiektua» lizitazioan eskaini zuen, 24 hilabeteko epean idazteko (2022ko martxoaren 3ko BOE, 53. zk.).
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, ingurumen arloko izapidetzea amaitu zen, «Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko informazio-azterlana»-ren ingurumen-inpaktu adierazpenarekin (2024ko martxoaren 15eko BOE, 66 zk.).
Gaur egungo Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioko Trenbideen Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiaren 2024ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez, ebatzi zen informazio publikoaren eta entzunaldiaren espedientea onartzea eta «Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko informazio-azterlana» behin betiko onartzea (2024ko ekainaren 21eko BOE, 150 zk.).
Behin betiko onartutako irtenbidea pantaila arteko eraikuntza-alternatiban oinarrituta garatuko da Vitoria-Gasteizerako sarbidearen 1. zatirako, eta ekialdeko alternatiba Arkautiko lotunearen 2. zatirako. Informazio-azterlan honek ordeztu egiten du 2012ko otsailaren 29an onartutakoa («Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko informazio-azterlana», 2012ko martxoaren 17ko BOE, 66. zk.), azken horren hasierako zatian izan ezik, zeinak hartzen baitu Burgos-Gasteiz abiadura handiko linearen proiektuaren informazio-azterlanarekiko konexiotik hasi (2022ko urtarrilaren 8ko 7. zenbakiko BOEn behin betiko onartu zen proiektu hori), Iruña Oka inguruan, eta indarrean iraungo duen informazio-azterlan honen 0+000 KPraino, Jundiz inguruan.
Adif-AVk idatzia du «Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko, lurperatzeko eta Arkautiko lotunea egiteko oinarrizko proiektua». Proiektu hori egiteak 1.122,16 M euro balio du, BEZik gabe, eta obra guztiak egiteko epea 8 urtekoa da. Haren barruan, jarduketak hiru zatitan jorratuko direla jasotzen da:
– I. zatia: Vitoria-Gasteizko lurperatzea (10 km-ko luzera). Vitoria-Gasteizko hiria zeharkatzen duen egungo trenbide-korridorearen azpitik trenbidea lurperatzea hartzen du bere baitan. Zati horretan, nagusiki, hiri-lursailetatik barrena joango da trena. Vitoria-Gasteizko geltokia lurperatzea ere hartzen du barne; horretarako, Abiadura Handia hirira iristea ahalbidetuko duen eraikin berri bat egin behar da. Era berean, libre geratzen diren espazioak urbanizatzea ere hartzen du bere baitan, eta, horretarako, hiria iparraldearen eta hegoaldearen artean iragazkor bihurtzen du eta herritarrentzako espazioak sortzen ditu.
– II. zatia: Arkautiko lotunea (10,7 km-ko luzera). Konexio eraginkorra ahalbidetzen du EAEko abiadura handiko linearen eta estatuko gainerako abiadura handiko linearen artean.
– III. zatia: Altsasurekiko konexioa eta aldagailua (2,4 km-ko luzera). Plataforma berria dagoen linearekin konektatzeko aukera ematen du. Altsasutik UIC zabalera duten trenak EAEko abiadura handiko trenbidera pasatzea ahalbidetzen duen zabalera-aldagailu bat egitea barne hartzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beharrezkotzat jotzen du Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko helburuan laguntzea, eta, xede horrekin, adierazten du partaide izan nahi duela Vitoria-Gasteizko trenbidea Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berrian integratzeko Arkautiko lotunearen plataformaren (II. zatia) obren proiekzioan, exekuzioan eta zuzendaritza fakultatiboan. Halaber, badaki interes orokorreko obra horiek egiteko eskumena azken buruan Estatuko Administrazio Orokorrari dagokiola eta hura dagoela behartuta lan horiek egitera, Adif-AV enpresa-entitate publikoaren bidez, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 23.1.a) artikuluak ezarritakoaren arabera.
Hori dela eta, 2024ko abenduaren 20an, hitzarmena sinatu zuten Adif-Alta Velocidad enpresa-entitate publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra formalki kometitzen baitute trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua idatz dezan eta horrekin lotutako obrak egin ditzan.
Hitzarmenaren lehenengo klausulak, 1.2 apartatuan, berariaz jasotzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ardurapean utzitako jarduketak administrazio horrek zuzenean egin ahal izango dituela, edo Euskal Trenbide Sarea (ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bidez bestela (gaur egun Mugikortasun Jasangarriaren Sailari atxikita dago erakunde hori), hala erabakitzen badu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunak.
Jarraian, ETSri agindutako lanak egiteko bete behar diren baldintza teknikoak ezartzen dira.
2.– Administrazio Orokorraren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatzeko, figura juridiko hauek definitzen dira:
Administrazio Orokorra:
Eusko Jaurlaritza. Mugikortasun Jasangarriaren Saila. Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.
Enkarguaren zuzendaria:
Administrazio Orokorrak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak gainbegiratuko du haren lana. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.
Euskal Trenbide Sarea (ETS):
Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionalaren parte dena, gaur egun Mugikortasun Jasangarriaren Sailari atxikia, eta enkarguaren xede diren lanak egingo dituena.
ETSren ordezkaria:
ETSk berak izendatzen duen teknikaria, lanen koordinazio teknikoa egingo du eta Administrazio Orokorrean ETSren ordezkaria izango da. ETSren ordezkari horren menpekoa izango da ETSko talde osoa. Ordezkariak azalpenak emango dizkio, zuzenean, enkarguaren zuzendariari, halakorik eskatzen dion guztietan.
3.– Lanen garapen orokorra.
ETSk, hiru hilean behin gutxienez, ordura arte egindako lan guztien berri emango dio idatziz enkarguaren zuzendariari, eta aurrera egiteko behar diren jarraibideak eskatuko dizkio.
ETSren ordezkariak jarraibide zein erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.
Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen ETSren bulegoetan.
Enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio ETSren ordezkariari ikuskapenaren ondorioz egiten diren ohar edo aginduak.
4.– Erreferentzia-dokumentuak eta planteamendu orokorra.
Bat eginez Adif-Alta Velocidad entitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak 2024ko abenduaren 20an sinatutako hitzarmenarekin, Eusko Jaurlaritzaren esku daude trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriarekin (ETSB) lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak egiteko kontratazioari dagozkion jarduketak, proiektuaren eta obren faseen garapenari buruzko azterlana idazteko kontratazioari dagozkion jarduketak, bai eta obren zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak eta obra-zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu ere. Hala, Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere gain hartuko ditu Adif-AVren eskumenekoak izanik kontratazio publikoari buruzko legeriak kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak, proiektua idazteari eta obrak gauzatzeari dagozkionak, eta obren zuzendaritza fakultatiboa ere bai.
Adif-Alta Velocidadek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari enkargua egiteak ez du, inola ere, berekin ekarriko eraikuntza-proiektua ikuskatzea eta onartzea, eta obra ikuskatzeko eta obra-harrerako zereginei ere ez die eragingo, horiek Adif-Alta Velocidaden esku geratuko baitira.
Era berean, proiektua idazteko eta obrak egikaritzeko faseen azterlana Adifek eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak onartu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, obra horiek gauzatzen direla arduratzeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriko trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriarekin (ETSB) lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko obrak gauzatzen ari diren bitartean proiektuan gerta litezkeen aldaketak idazteaz ere arduratuko da. Hala ere, Trenbide Sektoreari buruzko 6.4 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, Adif-AVrena izango da proiektuan gerta litezkeen aldaketei onespen teknikoa emateko erantzukizuna, bai eta obrak ikuskatu eta hartzekoa ere. Eginkizun horiek sektore publikoko kontratuen legeriak ezarritako moduan eta epeetan egiaztatu behar dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eska dakizkioke, hitzarmen honen arabera haren erantzukizunekoa den eremuan eta, horregatik, Adif-AVri ere bai, besterik ezean, berandutzerik ez izateko edo hari erantzukizunik ez egozteko.
Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriarekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua idazteak eta obrak egiteak 146,33 milioi euroko kostua du (BEZa kanpo).
Adif-Alta Velocidadek urtero Estatuaren Aurrekontu Orokorretan sartzen diren entitatearen ustiapen- eta kapital-aurrekontuetan sartuko ditu kostu horri dagozkion zenbatekoak.
Zenbatekoak haztatuak dira, eta aldatu egingo dira, behar izanez gero, adjudikazio-bajengatik, laguntza tekniko osagarriengatik, prezio-berrikuspenengatik, aldaketengatik eta, oro har, kontratuek aurrera egin ahala gerta litezkeen gorabeherengatik.
5.– ETSk egin beharreko lanak.
ETSk, enkargu honen ondorioz, trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriarekin (ETSB) lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak egiteko kontratazioarekin lotutako jarduerak egingo ditu, bai eta proiektuaren eta obren faseen garapenari buruzko azterlana idazteko kontratazioarekin lotutakoak ere, eta bere gain hartuko ditu, halaber, horien zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak, eta obra-zuzendaritzari laguntzeko beharrezkoa den beste edozein zerbitzu.
Horrez gain, ETSk bere gain hartuko ditu kontratazio publikoari buruzko legeriak kontratazio-organoari proiektua idazteko, obrak egiteko eta obren zuzendaritza fakultatiboa gauzatzeko esleitzen dizkion ahalmenak, Adif-AVren eskumenekoak diren heinean.
Honela sailkatu dira ETSk egin beharreko lanak:
a) Arkautiko lotunearen plataforma eraikitzeko proiektuaren edo proiektuen plangintza eta kontrol orokorra.
Jarduera horren barruan sartzen da erakunde publikoak enkargu honen harira izenpeturiko kontratu guztien jarraipena eta koordinazio orokorra eramatea –bai eta, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak izenpeturiko kontratuena ere–, bai eraikuntza-proiektuak garatzeko laguntza-mailei dagokienez, bai eraikuntzaren zuzendaritzari eta exekuzioari dagokionez, kontratu horietatik unean-unean eratortzen diren aurrerapen-plan partzialak integratuz.
Kontua da, funtsean, aldian behin, arduradunekin batera, kontratu bakoitzaren programen jarraipena egitea eta eguneratzea, eskura dagoen informazioa bateratzea eta, aurretik finkatutako helburuak kontuan izanik, aurkezpen xume eta koherente bat atontzea, ulertzeko eta kontrolatzeko erraza gerta dadin; hartara, erabaki zuzentzaileak unerik egokienean hartzeko modua izango baita hala.
Aldian-aldian, egoera-txosten orokor batean jasoko da lan hori guztia. Hasieran aurreikusi da txosten hori hilean behin egitea, baina maiztasun hori aldatu ahal izango da, sailaren beharren arabera, eta epean edota prezioan eragin dezaketen gertaera garrantzitsuen arabera.
b) Eraikuntza-proiektua edo -proiektuak idaztea.
ETSk bere kontura egingo ditu trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriarekin (ETSB) lotzeko Arkautiko lotunea (II. zatia) eraikitzeko proiektua idazteko egin behar diren lan guztiak.
Aldian behin egin beharko diren egoera-txostenetan islatuko da lan horiek zenbateraino egin duten aurrera.
c) Eraikuntzaren kudeaketa.
ETSren ardurapean egongo dira trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko obrak gidatzeko eta gauzatzeko egin behar diren lan guztiak, harik eta obrak bukatu eta harrera egin arte.
Lanak hauek izango dira (informazio hau ez da guztiz zehatza edo mugatzailea, argigarria baizik):
c.1) Kontratazioaren kudeaketa.
ETSk, kontratazio-organo gisa, trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko obrak egiteko behar den kontratazio- edo lizitazio-espediente bakoitzaren baldintza-agiri guztiak prestatu eta egokituko ditu, eta sektore publikoko kontratuei buruzko araudian jasotako eginkizun guztiak beteko ditu, legezko eskumen guztiekin, erabat amaitu arte, lanak esleitzeari eta kontratuak formalizatzeari, betetzeari eta azkentzeari begira.
Zeregin hauek hartuko ditu barne kontratazioaren kudeaketak: kontratu bakoitzerako klausula bereziak idaztea, kasu bakoitzean argibideak eskatzen dituzten alderdiak zuzentzea –antzeko kontratuetan ohikoak izanik ere–, eta eraikuntza-proiektuaren edota haren balizko aldaketen baldintza-agiriak homogeneizatzea, hortik aurrera obretan aplikatu beharreko irizpideak bateratzeko.
Baldintza-agiriak prestatu eta kontratazio-espedientea osatu ondoren, ETSk erabakiko du horiek ofizialtzea eta onartzea, lizitazio-dokumentuen parte izan daitezen, eta adjudikazio-prozedura irekitzea xedatuko du.
Era berean, kontratistek eskaintzak prestatzeko duten epean, ETSk talde tekniko bat izango du interesdunek aurkezten dituzten kontsulta guztiei erantzuteko prest, betiere une oro eskatzaile guztien aukera-berdintasuna bermatuta.
Lehiaketako eskaintzak ireki ondoren, lizitaziora aurkeztutako eskaintza eta proposamenak aztertu eta bateratuko dituzte ETSko teknikariek, kontratuak sailkatu eta adjudikatzeko eta ondoren formalizatzeko.
Orain arte azaldutakoaren arabera, eta betiere Adif-Alta Velocidad enpresa-entitate publikoaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren artean sinatutako hitzarmenaren alderdien eta baldintzen barruan, ETSren jarduera ez da soilik kontratuak prestatzean eta adjudikatzean amaituko; izan ere, ETSk bere gain hartuko ditu, zentzurik zabalenean eta bat etorriz azaroaren 8ko 9/2017 Legearen arau eta manuekin eta gai horrekin bat datozen gainerako xedapenekin, kontratuen ondorioak zuzentzeko eta egiaztatzeko eta kontratuak betetzeko eta azkentzeko ahalmenak ere.
c.2) Eraikuntza-lanen gidaritza.
ETSren Zuzendaritza Nagusiak obra-zuzendari bat izendatuko du; obra-zuzendari horrek ETSren ordezkariaren esanetara jardungo du eta kontratua bete dadin zainduko du, hala alderdi teknikoei nola ekonomikoei dagokienez, eta haren ardura izango dira udal-agintariekiko eguneroko harremanak ere. Obra-zuzendaria ETSko plantillakoa izango da.
Egitekoen artean, eraikuntza bera suspertzeaz gain, kontratistarengandik jasotako agiri guztiak batu beharko ditu, egokiak diren ikusi, eskainitako epeekin bat datozen egiaztatu, argibide osagarriak eskatu eta egin beharreko obraren aurreikuspenei eutsi. Lan hori guztia obren aurrerabidearen inguruko hileko ziurtagirietan eta hileko txostenetan islatuko da.
Obra-zuzendariak sailaren izenean jardungo du izaera formala duten zenbait jarduketatan; besteak beste, zuinketa-agiria sinatzerakoan, baita sailak edota obraren exekuzioaren adjudikaziodunak plantea litzakeen beste gai formal batzuen inguruan ere.
Halaber, obra-zuzendariak jabea ordezkatuko du teknikoki, obrek eragindako zerbitzu- eta hornidura-konpainiekin koordinatzeko izan beharreko elkarrizketa eta bileretan.
Obra-zuzendariak talde tekniko bat izango du obrak gidatzen laguntzeko, eta talde horren ardura izango da, adierazpen gisa, egunero-egunero obrak kontrolatzea, kalitatea bermatzea, geometriak eta zuinketa egitea, saiakuntzak egitea eta obrak proiektuarekin bat datozela egiaztatzeko jarraipena egitea, lan-oharrak edota -txostenak idaztea eta ziurtagiriak prestatzea.
c.3) Aholkularitza.
Atal honetan sartzen dira hala eraikuntza-lanetan nola proiektuen idazketan bertan sortzen diren lan bereziak; zehazki, diren motakoak direlako, ingeniaritzaren arlo jakin batzuetako adituek parte hartu behar izaten duten lanak.
ETSren lana izango da arazoa zer-nolakoa den ahalik eta ongien zehaztea, behar diren adituen ezaugarriak finkatzea, eta eskatutako analisia behar bezalako kalitatearekin egingo dela bermatzeko moduko gaitasuna zein enpresa edo profesionalek daukaten ikertzea.
Ildo horretatik, ETS arduratuko da arazoa identifikatzeko aurreko lanez eta behar diren adituak hautatzeaz, eta, une oro, aholkularitza-lanak koordinatu eta ikuskatuko ditu, proiektuaren koherentzia osoari eutsi ahal izateko eta hasierako xede nagusiarekin bat datorrela bermatzeko.
c.4) Laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa.
Jarduera honetan sartzen da, hain zuzen, obretako segurtasun- eta osasun-maila gorenei eutsi ahal izateko beharrezkoak diren prebentzio-lan guztien jarraipena egitea eta horiek suspertzea.
Lanak hasi aurretik zer prozedura idatzi behar den adierazten denez proiektu bakoitzaren pleguan, ETSk, prozedura horiek idazten direla zaintzeaz aparte, hobekuntzak proposatuko ditu, formari nahiz edukiari dagokionez, eraginkorragoak izan daitezen eta segurtasun-maila altuagoak erdiesten lagun dezaten.
Segurtasun- eta osasun-planen kudeaketari buruzko ikuskaritza-txostenetan jasoko da ETSren lan hori.
Halaber, prestakuntza egokiko teknikari bat edo gehiago izan beharko ditu ETSk, obrak egiten diren bitartean edota eraikuntza-proiektua idazten den bitartean segurtasun- eta osasun-arloak koordinatzeko. Teknikari horiek ETSren Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu.
c.5) Kalitatea bermatzeko kudeaketa eta ingurumen-kudeaketa.
Jarduera honek barne hartuko du egitura, osagai eta instalazio oro kontratuari, kodeei, arauei eta diseinurako zehaztapenei jarraikiz eraikitzen dela egiaztatzeko behar diren jardueren jarraipena egitea eta horiek suspertzea.
Kontratistek eta hornitzaileek kontratuaren hasieran aurkeztutako Kalitatea Bermatzeko Planen auditore gisa jardungo du ETSk, eta ebaluazio, iruzkin eta onarpenerako aholkuak emango ditu.
Kontratistek obrek dirauten artean horien jarduera edo fase bakoitzerako aurkeztu beharreko kalitate-planetan ere egin beharko da jarduketa hori.
Aldi berean, kalitate-plan bakoitzean jasotako ekintzak nola gauzatzen diren kontrolatuko du ETSk, eta, lanen garapenaren arabera, jarduketa horiek egokitzea proposatu ahal izango du, plan horiek eraginkorrak eta praktikoak izan daitezen eta obrak kalitate hobekoak izaten lagun dezaten.
Bestalde, ETSk jarduerak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eta dagokion informazio-azterlanaren baldintzen arabera gauzatzen direla zainduko du.
Proiektuak ingurumen-eranskin bat eta paisaiari buruzko jarraibide bat izango ditu, Adif-Alta Velocidad entitate publikoak eta Eusko Jaurlaritzak beren gain hartuko dituztenak trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektuari dagokionez. Dokumentua berrikusi eta onartu egin beharko du Adif-Alta Velocidad entitate publikoak, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
d) Laguntza.
ETSk Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak agintzen dizkion txosten eta azterlan guztiak idatziko ditu, zerikusia dutenak, zuzenean nahiz zeharka, trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektuarekin edo obren gidaritza eta exekuzioarekin.
Bestalde, urbanizazio-proiektuak, akabera-proiektuak edo obren garapenak eskatzen duen beste edozein proiektu ere idatziko ditu ETSk, bat etorriz Adif-Alta Velocidad enpresa-entitate publikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren arteko hitzarmenean jasotako baldintzekin eta hitzarmen horren esparruan. Hitzarmena 2024ko abenduaren 20an sinatu zen, eta haren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku utzi zen trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearekin lotzeko Arkautiko lotunearen (II. zatia) plataforma eraikitzeko proiektua idaztea eta haren eraikuntza-lanak egitea.
Bestetik, proiektua gauzatu aurretik egin beharreko zuinketarako baliabide teknikoak eta giza baliabideak erraztuko ditu ETSk, bertan zehaztutako lanak gauzatzen hasi baino lehen.
Era berean, ETSk, hala egokituz gero, proiektuaren aldaketak idatziko ditu, betiere Adif-Alta Velocidadeko organo eskudunei dagozkien gainbegiratze- eta onespen-funtzioei kalterik egin gabe, trenbide-arloko legerian eta bere Estatutuan aurreikusitako baldintzetan.
6.– Egindako lanen zenbatespena eta ordainketa.
146,33 milioi euroan zenbatetsi dira agindutako lanak (BEZa kanpo), kontzeptu hauetan oinarrituta:
(Ikus .PDF)
Hona hemen kostu zenbatetsien urtekako banaketa (2024-2030eko aldia), BEZik gabe:
(Ikus .PDF)
Enkargu honen xedea diren lanak Adif-Alta Velocidadek ordainduko dizkio ETSri, bere aurrekontuen kontura, kopuru zenbatetsi eta urteko kuota horien arabera, eta hala jasoko da urtero Estatuko Aurrekontu Orokorretan integratzen diren entitate horren ustiapen- eta kapital-aurrekontuetan.
Nolanahi ere, urteko ordainketek ezin izango dute gauzatutako proiektuaren edo obraren guztizko kostua gainditu, kontratazio-organoak ordaindutako ziurtagirien arabera.
Dagozkion zenbatekoak ordaintzeko, ETSk faktura egingo du hilero, zerrenda zenbatetsian oinarrituta, eta azken hilabetean egindako lanen ziurtagiriarekin. Faktura legez ezarritako epeen barruan ordainduko da, bat eginez Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzeko abenduaren 29ko 3/2004 Legearekin eta lege horren ondorengo aldaketekin (uztailaren 5eko 15/2010 Legea, eta otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretua, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa).
RSS