
63. zk., 2025eko apirilaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1451
IRAGARKIA, Mallabiko udal-mugarteko (Bizkaia) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2022-0016.
Eskatzailea: Sociedad Deportiva Eibar, S.A.D.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-03-08ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Sociedad Deportiva Eibar, S.A.D.–ri administrazio-emakida eman zaiola Mallabiko udal-mugarteko (Bizkaia) Areitio auzoan, Zubitegi errekastotik urtean 33.499 m3 eta biltegiratutako euri-uretatik urtean 8.640 m3 aprobetxatzeko, Eibar Kirol Hiriko futbol-zelaiak ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS