
63. zk., 2025eko apirilaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
1444
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 19koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez kide bat sartzen baita ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdiaren balorazio batzordean.
2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak deialdia egin du ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak emateko 2025ean.
Ekintza humanitarioko proiektuetarako 2025eko laguntzen deialdiaren oinarrietan (I. eranskina, 7.2 oinarria) ezartzen da eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko kide anitzeko organo bat eratuko dela, Hautaketa Batzordea izenekoa, eta bertan izendatzen diren pertsonek osatuko dutela. Hala ere, arrazoi teknikoak eta antolaketari lotutakoak direla bide, beste teknikari bat sartu behar da kide anitzeko organo horretan.
Hori dela-eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Karen Rodríguez Guinea andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria, izendatzea ekintza humanitarioko proiektuetarako 2025eko laguntzen deialdiaren oinarrietan (I. eranskina, 7.2 oinarria) ezartzen den Hautaketa Batzordeko kide. Gainerako kideak ezarri bezala geratuko dira.
Bigarrena.– Izendapenak ebazpen honen datatik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 19a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS