Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2025eko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1440

64/2025 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 1.863.630 euroko kredituak 4223 Programan (Unibertsitate-irakaskuntza), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Estatuaren Administrazioak finantzatzen duen Espainiako unibertsitate publikoetan irakaskuntza- eta ikerkuntza-talentua sartzeko programan Euskal Autonomia Erkidegoak izango duen finantza-partaidetza erabaki zuen (1.863.630 euro) Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2024ko abenduaren 23an.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko martxoaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoaren 2025eko ekitaldiko Aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastu-orri honi dagokionean:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Funts horien bitartez Espainiako unibertsitate publikoetan irakaskuntza- eta ikerkuntza-talentua sartzeko programaren jarduketak finantzatuko dira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala