
63. zk., 2025eko apirilaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1439
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein erakundek jaso dituzten 2023ko ekitaldirako enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzak.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak zehaztuta, eta jasotako laguntza aldatu zaienen zerrenda.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2023ko ekitaldirako enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean eman diren laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda. Erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2023ko ekainaren 20ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia (2023ko ekainaren 27ko EHAAn, 121. zenbakian, argitaratu zen, zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 21eko ebazpenaren bidez), ebazpen honen eranskinaren arabera.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako enpleguko jarduketak Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dituela % 40an, Euskadiko 2021-2027 EGIF+ programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS