Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2025eko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1436

AGINDUA, 2025eko martxoaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2024ko urriaren 30eko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 208. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 20a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala