Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1432

IRAGARKIA, Mungiako (Bizkaia) udal-mugarteko Monteberriaga urbanizazioaren isurketak ubideratzeko obren espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena. (Espedientearen kodea: AO-B-2024-0764.)

Espedientearen kodea: AO-B-2024-0764.

Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Ibilgua: Oleta.

Jarduketa-eremua (UTM [30N ETRS89] koordenatuak): X = 511.499; Y = 4.797.918.

Obren deskribapena: obren helburua da Oleta ibaiarekin gurutzagune bat eraikitzea, Monteberriagako urbanizazioaren iparraldeko arrotik datozen isurketak ubidera daitezen, Mungiako (Bizkaia) udal-mugarteko Zabalondo auzoko kolektorearekin bat egin arte.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala