
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1431
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Muxikako (Bizkaia) udal-mugarteko Otsandategi errekastoaren ibilgua zeharkatzeko zubiaren berreraikuntzari buruzko espedientea.
Espedientearen kodea: AO-B-2024-0749.
Eskatzailea: Asier Aguirre Martinez.
Ibilgua: Otsandategi.
Jarduketa-eremua (UTM [30N ETRS89] koordenatuak): X = 526.311; Y = 4.788.797.
Obren deskribapena: obra horien helburua da Muxikako (Bizkaia) udal-mugarteko Izabale auzoaren 10. zenbakian, zehazki 20 poligonoko 117-127 partzelan, Otsandategi errekastoa zeharkatzeko zubia berreraikitzea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS