Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1430

IRAGARKIA. Honen bidez, jendaurreko informazioan jartzen da Beizama eta Errezil artean (Gipuzkoa) dagoen Mauri iturburutik 812,4 m3/urteko aprobetxamendurako ur-emakida, etxerako eta ureztatzeko erabiltzeko.

– Espedientea: A-G-2024-0006.

– Eskatzailea: Comunidad de usuarios de agua MAURI, CB.

– Hargunearen kokapena: Beizama eta Errezil (Gipuzkoa).

– Hargune-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 564.894 Y: 4.777.911.

– Eskatutako urteko bolumena: 812,4 m3 urtean.

– Uraren erabilera: etxerako eta ureztatzeko.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: iturburutik kutxatila baten bidez hartutako ura 28 m3-ko edukierako lehen biltegi batera bideratzen da eta, hortik, 300 m-ko distantziara dagoen 32 m3-ko bigarren erregulazio-biltegi batera ponpatzen da. Biltegi horretatik ura Mauri baserrira bideratzen da, 400 m-ko hodi baten bidez, bertan bi etxebizitzatan erabiltzeko eta baratze bat ureztatzeko erabiliko da.

Hori guztia jendaurrean jartzen da hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan. Horrela, eraginpean gera daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izango du, aipatutako epean, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bitartez.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, baita Interneteko https://www.uragentzia.euskadi.eus atariko Informazio Publikoaren atalean ere.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala