
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (345 KB - 19 orri.)
- EPUB (1529 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1426
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, haien deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
Energiaren Euskal Erakundea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jarduerak, betiere Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.
Horri dagokionez, 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian bildutako helburuak betetzera bideratutako zenbait ekintza garatzen ari da Energiaren Euskal Erakundea. Jarduera horien artean aipatzekoak dira aurrezpena eta energia-efizientzia, eta instalazio eta eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzea helburu duten laguntza-programak, eta, horrekin batera, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu dutenak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean.
Ildo horretan, 2030erako 3E2030 Euskadiko Energia Estrategia dokumentuan gauzatutako Eusko Jaurlaritzaren energia-politikaren helburuei jarraikiz, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Sailaren misioa energia-kontsumoan efizientzia areagotzen laguntzea da, beharrezkoa den bultzada publikoaren bidez, eta, horrekin batera, energia-sistema lehiakorragoa, jasangarriago eta seguruagoa izan dadila lortzea, ingurumen-inpaktua gutxitu denez, kontsumorako edo produkziorako energia gutxiago beharko denez, eta kanpo energia-baliabideekiko dependentzia murriztuko denez.
Ondorioz, laguntzen programa hau garraioaren ingurumen-inpaktua murriztea helburu duten ekintzak sustatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da, salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasun efizientean energiaren kontsumoaren arrazionalizazioa eta petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu duten ekintzak sustatzeko helburu nagusiarekin, garraiatzeko modu efizienteagoetarako transferentzia, energia berriztagarrien erabilera eta energetikoki efizienteagoak diren teknologien erabilera erraztuz, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean.
Azaldutako guztia dela-eta, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, programaren edukia ebazpen honi eranskin gisa eransten zaiolarik.
Bigarrena.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluari jarraikiz, emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2025eko martxoaren 12a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.
RSS