
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1419
AGINDUA, 2025eko martxoaren 21ekoa, Osasun sailburuarena, Euskadiko Eutanasia Bermatzeko eta Ebaluatzeko Batzordeko kideen osaera aldatzen duena.
Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzen duen maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuak (2021eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.) bete egiten ditu Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, Berme eta Ebaluazio Batzorde hori sortuta.
145/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera, eta lehenengo puntuan zehazten du batzorde hori diziplina anitzekoa izango dela, eta batzordeburu batek, idazkari batek eta Osasun Saileko titularrak izendatutako bokalek osatuko dutela, bat etorriz aipatutako 3/2021 Legearen 17.1 artikuluan jasotzen den gutxieneko osaerarekin, hau da, zazpi kide gutxienez, eta horien artean medikuak, erizainak eta juristak.
Osasuneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 26ko Aginduak azken aldiz aldatzen du Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideen osaera.
Batzordeko kideen aldaketa-eskabidea jasota, eta bat etorriz organo honi bere saileko gaietan ebazpenak emateko aitortzen zaizkion eskumenekin –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 4.1 artikuluan aitortzen zaizkionak–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzea, eta honako hauek izendatzea kide:
Batzordeburua: Itxaso Bengoetxea Martínez andrea. Medikua. Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualdeko ESIa.
Batzordeburuordea: Juana Aza Gutiérrez andrea. Erizaina. Leioako Laguntza Zentroa. Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea. Bizkaiko Foru Aldundia.
Idazkaria: Maite Andrés Alvarez andrea, zuzenbideko profesionala. Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualdeko ESIa.
Bokalak:
– Medikuntzako profesionalak:
Mari Carmen Iturricastillo Pérez andrea.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Arabako ESIko Anestesiologia eta Bizkortze Zerbitzuko burua.
Antonio De Blas De Blas jauna.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia. Erretiratua.
Fernando Santander Cartagena jauna.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea. Erretiratua.
José Luis Quintas Díez.
Mediku ikuskatzaile erretiratua.
Izaskun Elortegi Kaiero andrea.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.
Gizane Martínez Rodríguez andrea.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Uribeko ESIa.
Blanca Morera Pérez andrea.
Kontsulta pribatua.
Jesús Millas Ros jauna.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Debagoieneko ESIaren Etxeko Ospitalizazio Zerbitzua.
– Erizaintzako profesionalak:
Verónica Tiscar González andrea.
Bioaraba elkartea.
Begoña Garitano Tellería andrea.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Arabako ESIa.
Paloma González Fontecha andrea.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarea.
Brígida Argote Martínez de Lagran andrea.
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.
Inma Palomero Barroso andrea.
Etxeko Ospitalizazio Zerbitzua. Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Tolosaldeko ESIa.
Susana Díaz de Durana andrea.
Arrasateko Osasun Zentroa. Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Debagoieneko ESIa.
– Psikologiako profesionalak:
Blanca Moratinos Echevarría andrea.
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.
Coro Rubio Tejada andrea.
ASPACE elkartea.
Conchi Alicostes Murua andrea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Ongizatea.
– Zuzenbideko profesionalak/juristak:
Maite Esteban Galbete andrea.
Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualdeko ESIa.
Leopoldo Díez de Fortuny jauna.
Donostialdeko ESIa. Erretiratua.
Iván Aizpún Bozal jauna.
AVF Legal.
Guadalupe Imaz Bienabe andrea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Ongizatea.
– Gizarte Lana:
Nagore Elorrieta Muruaga andrea.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ongizatea.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 21a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS