
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1418
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2025-2026 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekitzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itunen araubidean sartzeko, unitateak zehaztuta, eta laguntzako langile osagarriak ituntzeko, 2022-2023 ikasturtean hasi eta 2027-2028 ikasturtera arteko indarraldiarekin.
Agindu horren 17. artikuluak ituna aldatzeko baldintzak eta prozedura ezartzen ditu.
Hori dela eta, agindu horren 17.6 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
2025-2026 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekiko dela jakinaraztea. Epe hori 2025eko maiatzaren 1etik maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.
Itun-erregimenari heldu nahi dioten ikastetxe pribatuek hezkuntza-itunen aplikaziora sarbidea eskatu beharko dute –lehendik sarbide hori ez dutenek, soilik--, Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzako hezkuntza-itunen eta ordainketa eskuordetuko zerbitzuarekin harremanetan jarrita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
BLANCA MARÍA GUERRERO OCEJO.
RSS