
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1415
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 5ekoa, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, aitortzen da Estudios Forset, S.L. elkartea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa, Galdaren Industria Operadorea espezialitatean.
– Galdaren Industria Operadorea.
Espediente zk. / EXD-01-2025-1
AURREKARIAK
Bat.– 2025eko otsailaren 26an Estudios Forset, S.L. elkarteak eskaera aurkeztu zuen Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa aitortua izateko, espezialitate honetan:
– Galdaren industria-operadorea.
Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.
Hala ere, une honetan hutsik dago lurralde-ordezkariaren kargua; eta 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak hau ezartzen du: «Dekretu honetan aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrak ordezteko arau hauek beteko dira: (...) e) Organo periferikoetako titularren ordezkoa haien gainetik dagoen zuzendaria izango da.» Beraz, kasu honetan, Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ordezkapena egitea.
Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.
Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Lau.– Halaber, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten da elkarteak aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan eskatzen dena betetzen duela.
Baimendutako instalazioak hauek dira:
Tubos Reunidos Group enpresako instalazioak, Sagarribai auzoa 2, 01470, Amurrio, Araba.
Bost.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, aipatutako arauan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu zuen erakunde eskatzaileak.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har aplika daitezkeenak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Bat.– Estudios Forset, S.L. elkartea aitortzea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa, espezialitate honetan:
– Galdaren industria-operadorea.
Bi.– Estudios Forset, S.L. elkartea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian (REFPA) inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: 110.
Hiru.– Erakunde honek baimena du Arabako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan Ikastaroak emateko. Erakundeak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan.
Lau.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak, bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Bost.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Sei.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Zazpi.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzan, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.
Arabako lurralde-ordezkariaren kargua hutsik dagoelako; abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubidea– xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.
Garapenaren eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JOSE LUIS AZKUE ARRASTOA.
RSS