Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1412

193/2025 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean Bermeoko Ospitaleko 4. Errehabilitazioko Unitateko Erizaintzako gainbegiralea hautatzeko deialdia.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen abenduaren 10eko 956/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean Bermeoko Ospitaleko 4. Errehabilitazioko Unitateko Erizaintzako Gainbegiralea izeneko lanpostua betetzeko, izendapen askearen bidez (2025eko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.).

Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren, ez da inolako izendapenik proposatu, eta deialdia bete gabe utzi da.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitaleko 4. Errehabilitazioko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2025eko martxoaren 20a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala