
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1411
635/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Erosketen Arloa) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
AURREKARIAK
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 28ko 190/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Erosketen Arloa) lanpostu bat betetzeko izendapen askez (2025eko otsailaren 7ko EHAA, 25. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Bilbo-Basurtuko ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Erosketen Arloa) lanpostua betetzeko deialdia. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko martxoaren 18a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS