
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1409
AGINDUA, 2025eko martxoaren 20koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde-ordezkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoaren epea luzatzen duena (kodea: 511786; dotazioa: 10).
2025eko martxoaren 10ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako «Lurralde ordezkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Agindua (kodea: 511786; dotazioa: 10).
Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasten zen eskabideak aurkezteko epea zenbatzen.
Agindu honen bidez, eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunetan luzatzen da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 20a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS