
62. zk., 2025eko martxoaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1407
192/2025 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Kristine San Juan Ipiña andrea izendatzen baita Erizaintzako gainbegirale, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioko Unitatean.
Abenduaren 10eko 955/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), deialdia egin zen Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat betetzeko, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioko Unitatean.
Balorazio batzordeak, aurkeztutako eskabideak balioztatu ondoren, egin du dagokion izendapen-proposamena, eta ikusita Kristine San Juan Ipiña andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du Erizaintzako gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioko Unitatean.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Erkidearen 28. artikuluan ezarritakoarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Kristine San Juan Ipiña andrea izendatzea Erizaintzako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitaleko 3. Errehabilitazioko Unitatean.
Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2025eko martxoaren 24tik aurrera.
Hirugarrena.– Baldin eta lanpostuak izendapen askearen bitartez bete badira, izendapenak egin dituen organo berberak nahierara kargugabetu ditzake izendaturiko langileak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik mugitu behar izateak berekin ekarriko du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriako Ian-baldintzei eutsiko die. Antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, egongo da izendatua izan aurretik betetzen zuen lanpostuaren antolakuntza- eta lurralde-eremu berean. Atxikipena ondorioak izango ditu lanpostua utzi den hurrengo egunetik aurrera, eta lanpostua betetzeko, eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko martxoaren 20a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS