
61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1403
IRAGARKIA, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ustiapen-proiektu honen garraio bertikaleko eta lehen mailako birrinketako sistemaren aldaketa: 4.358 zk. U.E. Duquesa eta 4.663 zk. U.E. Urkulu ustiatzeko proiektua (C sekzioko baliabideetarako), Debako udalerrian, Zeleta, S.L. enpresak sustatua.
Erauzketa-industriei eta meategietako jardueren eraginpeko espazioaren babesari eta leheneratzeari dagokienez, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira ustiapen-proiektuaren eta leheneratze-planaren aldaketak. Hona hemen aldaketa horien datuak:
a) Zeleta, S.L. enpresak baimena eskatu du garraio bertikaleko eta lehen mailako birrinketako sistema aldatzeko emakida hauen indarreko ustiapen-proiektuan: 4.663 zenbakiko Urkulu eta 4.358 zenbakiko Duquesa izenekoak, C sekzioko baliabideetarakoak, Debako udalerrian (Gipuzkoa).
b) 4.663 zenbakiko «Urkulu» eta 4.358 zenbakiko «Duquesa» ustiapen-emakidetako ustiapen-proiektuaren eta leheneratze-planaren aldaketa ebazteko eskumena Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzarena da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak (2024/12/10eko EHAA) emandako eskumena erabiliz Behin betiko egintza denez, dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira haren aurka.
c) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:
– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren web-orrian.
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/
d) Interesdunen parte-hartzearen ondoriozko alegazioak eta oharrak Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara bidali beharko dira, organo hori baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Alegazioak eta oharrak iragarki honen c) apartatuan adierazitako epean egin ahal izango dira, idatziz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan, baina baita https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/ helbidean ere (Erregistro Elektroniko Orokorra).
Donostia, 2025eko otsailaren 20a.
Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.
RSS