
61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1402
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Vitoria-Gasteizko udal-mugartean dagoen hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako Urteaga Quimica, S.L. enpresak aurkeztu dituen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera, ingurumen-baimen bateratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko edo lekualdatzeko, bai eta funtsezko aldaketak egiteko ere.
Ingurumen-baimen bateratuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratuak ezarriz; horrela, ingurumen osoa ahalik eta hoberen babestu ahal izango da.
Bestalde, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluaren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu denean, horiek jendaurrean erakusteko epealdi bat ezarri behar da, gutxienez 30 egunekoa.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, obrak, instalazioak edo 1. eranskinean jasotako jardueretako bat egin beharra dakarten proiektuei (publiko zein pribatuei) ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaie, legeak ezarritako moduan.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arruntak aurreikusten du organo substantiboak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea egitea, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.
Bestalde, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak 23. artikuluan ezartzen du ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoarena denean, eta jarduera ingurumen-baimen integratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende dagoenean, bi erregimen horiei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura barne hartuko direla.
Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera denez, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortze aldera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldi bakarrean jarri behar dira, biak batera, jendaurrean.
Adierazitako guztiagatik, IPPC AAI000477_SOL_2024_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 11a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS