Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1401

AGINDUA, 2025eko martxoaren 12koa, Osasuneko sailburuarena, Euskadiko Osasun Sistema ordezkatuz Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatzen dituena.

Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuak Gobernantza soziosanitarioaren printzipioak ezartzen ditu, eta Euskadin arreta soziosanitarioaren ardura duten organoak eta figurak arautzen ditu. Dekretu horren 6. artikuluan, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen da. Artikulu horretan aurreikusitakoaren arabera, Kontseiluak hamabi kide izango ditu, eta horietatik sei Euskadiko osasun-arloaren ordezkari izango dira, hau da: Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen saileko sailburua, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsona eta Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen saileko sailburuak izendatutako lau ordezkari.

Era berean, eta aipatutako dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, osasunaren arloan eskumena duen sailburua gaixorik edo kanpoan badago, arlo horretan eskumena duen sailburuordeak ordezkatuko du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen sailburuak izendatuko ditu, hala badagokio, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko gainerako ordezkarien ordezko gisa jardungo dutenak.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Osasun Saila ordezkatzeko:

Batzordeburua:

Alberto Martínez Ruiz

Idazkaritza:

María del Carmen Álvarez Zubizarreta

1. bokala:

Titularra: Miren Lorea Bilbao Artetxe

Ordezkoa: Jon Iñaki Betolaza San Miguel

2. bokala:

Titularra: Enrique Fernando Peiró Pellizo

Ordezkoa: Gontzal Tamayo Medel

3. bokala:

Titularra: Susana López Altuna

Ordezkoa: Xabier Ibarzabal Astigarraga

4. bokala:

Titularra: Maria Teresa Martínez de Albéniz Zabaleta

Ordezkoa: Jorge Romeo Ollora

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 12a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala