Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1400

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 13koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2024-2025 ikasturterako emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak artatzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2024-2025 ikasturterako dirulaguntzetarakoa, hain zuzen ere, laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuaz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuaz.

Aipatu aginduaren hamargarren oinarriarekin bat etorriz, Hezkuntza sailburuaren hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei ez zaienik banan-banan jakinaraziko.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza sailburuaren 2024ko urriaren 1eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a.

Hezkuntza Politiketako sailburuordea,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala