
61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1398
59/2025 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidentea kargugabetzeko dena.
Honako hau xedatzen du Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluak:
«Autonomia-erkidegoko edo Ceuta eta Melilla hirietako organo eskudunak izendatu eta kargugabetuko du portu-agintaritzako presidentea, gaitasun profesional ezaguna duten eta eginkizun horretarako egokiak diren pertsonen artean. Sustapen Ministerioari horren berri eman eta gero, dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena edo kargugabetzea».
Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko martxoaren 4an egindako bilkuran proposamena onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Joakin Telleria Agirrezabala jauna Pasaiako Portu Agintaritzako presidente kargutik kentzea.
2. artikulua.– Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan ezarritakoa betez, aurreko artikuluan adierazitako kargu-uztea Sustapen Ministerioari jakinaraztea, dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2025eko martxoaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 4a.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS