Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1395

AGINDUA, 2025eko martxoaren 17koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkariaren izendapenari buruzkoa.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkariaren izendapena urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan arautzen da. Orain arte, ogasun arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez egin da izendapen hori, dekretu horren, urriaren 10eko 227/1989 Dekretuaren eta Epaitegiko osaera aldatzen duen martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoetan ezarritakoaren babesean.

Beraz, indarreko legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aitor Achalandabaso Armada izendatzea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkari.

2. artikulua.– Agindu honek 2025eko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala