Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1394

AGINDUA, 2025eko martxoaren 17koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titular baten izendapenari buruzkoa.

Urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan arautzen den Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kideen izendapena ogasunaren esparruan eskuduna den sailburuaren agindu bidez egin behar da, martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuak haren osaera aldatu ondoren eta 134/1994 Dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoaren babesean.

Beraz, indarreko legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Beñat García Candina izendatzea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titular.

Bigarren artikulua.– Agindu honek 2025eko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala