Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1389

AGINDUA, 2025eko martxoaren 18koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritza deitutakoan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko urtarrilaren 15eko Aginduaren hirugarren oinarrian (2025eko urtarrilaren 27ko EHAA) xedatutakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 201) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala