
61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1385
AGINDUA, 2025eko martxoaren 18koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.
Aztertu da Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistroak betetzeko hasitako espedientea, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu baitzen (2025eko otsailaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jesús Sanz Fernández jauna izendatzea Gernika-Lumoko Erregistrorako (Germán Barbier Gaminde jauna lekuz aldatu delako, 2024ko abenduaren 26ko Aginduarekin bat etorriz).
Bigarrena.– Borja Vicente Oliveri Guilarte jauna izendatzea Donostiako 1 zenbakiko Erregistrorako (Jesús Alberto Goenechea Alcalá-Zamora jauna lekuz aldatu delako, 2024ko abenduaren 26ko Aginduarekin bat etorriz).
Hirugarrena.– Francisco Javier Gimeno Chocarro jauna izendatzea Donostiako 2 zenbakiko Erregistrorako (José Francisco Javier Mir Sagardia jaunak erretiroa hartu duelako, 2024ko urriaren 10eko Aginduarekin bat etorriz).
Laugarrena.– Nerea Madariaga Sarriugarte andrea izendatzea Donostiako 3 zenbakiko Erregistroa betetzeko (Micaela Curto Eraso andrea lekuz aldatu delako, 2024ko abenduaren 26ko Aginduarekin bat etorriz).
Bosgarrena.– Celia Mencía Criado andrea izendatzea Eibarko Erregistrorako (Gema María Celdrán Canto andrea lekuz aldatu delako, 2024ko abenduaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz).
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS