
61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
1384
AGINDUA, 2025eko martxoaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntzako sailburuak 2025eko otsailaren 3an emandako Aginduan (2025eko otsailaren 14ko EHAA, 31. zk.) ezarritakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Almudena Salcedo Hernández andrea Berrikuntzaren eta Ikaskuntzaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-70 kodea), 18. mailan.
2.– Izendapen honek 2025eko martxoaren 24tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS