
60. zk., 2025eko martxoaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ENTIDAD DE PREVISIÓN SOCIAL VOLUNTARIA GARAIZ PREVISIÓN DE EMPLEO EN LIQUIDACIÓN
1379
IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen Garaiz Enpleguko BGAE, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundearen likidaziorik gabeko desegiteari buruzkoa.
Borondatezko Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak 20. artikuluaren e) apartatuan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da Garaiz Enpleguko BGAEren 2025eko otsailaren 27ko ohiz kanpoko batzar orokorrean, bazkideen bi heren baino gehiagoko gehiengoaren bidez, erabaki zuela erakundea likidatu gabe desegitea; horrez gain, likidazio-batzordea izendatu eta ahalordeak eman zizkion likidaziorako behar diren eragiketa guztiak egiteko. Hartutako erabakiei buruzko dokumentazioa interesdunen esku dago egoitza sozialean.
Bilbao, 2025eko martxoaren 20a.
Lehendakaria,
AMALIA MUÑOA CAPRON-MANIEUX.
RSS