
60. zk., 2025eko martxoaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1378
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eibarreko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Kortatxo errekatik urtean 100 m3 ur ureztatzeko aprobetxatzeko ur-emakidarena.
– Espedientea: A-G-2024-0004.
– Eskatzailea: Maria Esther Guisasola Alberdi.
– Jardueraren kokapena: Eibar (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 542.189; Y: 4.781.904.
– Eskatutako urteko bolumena: 100 m3 urtean.
– Uraren erabilera: ureztatzea.
– Jardueraren deskribapena: Kortatxo errekatik hartutako urak Sosola baserrira bideratzen dira, 1.500 m2-ko baratzea eta 60 m2-ko negutegia ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS