Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2025eko martxoaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1376

IRAGARKIA, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita Iragarki hau: Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, 2025eko otsailaren 28koa, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 441.7 eta 685.2 artikuluetako bide judizialaren aurreko kalteberatasun ekonomikoaren egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazteko dena (2025eko martxoaren 13an argitaratua).

2025eko otsailaren 28ko iragarkiaren bidez, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 441.7 eta 685.2 artikuluetako bide judizialaren aurreko kalteberatasun ekonomikoko egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazi zen.

Iragarki hori (1168. zk.) 2025eko martxoaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta ez zen ediktu bidezko jakinarazpenik egin behar, interesdunari pertsonalki jakinarazi zaiolako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 11.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, beste organo, instituzio edo erakunde batzuetatik datozen iragarkiak argitaratzeko eta, ondorioz, baliogabetzeko edo ondoriorik gabe uzteko baimena emango dute, barne-funtzionamendurako dituzten arauen arabera, hartarako eskumena aitortua edo baimena dutenek edo baimenduak izan direnek. Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 411/2024 Dekretuaren 7.2 h) artikuluak xedatzen duenez, Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio eskumen hau baliatzea: «Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion sailaren gaien bidalketa izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio-egintzena ere».

Beraz, aipatutako abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 11.3 artikuluaren arabera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, ondoriorik gabe uzten da Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2025eko otsailaren 28ko 1168 zenbakiko iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita bide judizialaren aurreko kalteberatasun ekonomikoko egoera aztertzeko baimen-eskaera, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 441.7 eta 685.2 artikuluetakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Zerbitzuen zuzendaria,

DOMINGO JULIÁN GUTIÉRREZ ROBLEDO.


Azterketa dokumentala