
60. zk., 2025eko martxoaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1367
AGINDUA, 2025eko martxoaren 17koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratutako espedientea. Espediente hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean sartuta dago (2025eko urtarrilaren 22ko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, notario hauek izendatzea:
Bilboko notariotza: Íñigo Guillermo Revilla Fernández jauna (arrazoia: Pedro Lecuona Ortúzar jaunaren lekualdatzea).
Bilboko notariotza: María Josefa Gomeza Villa andrea (arrazoia: Javier Vinader Carracedo jaunaren lekualdatzea).
Donostiako notariotza: Álvaro Rodríguez Santos jauna (arrazoia: Guadalupe María Inmaculada Adanez García andreak erretiroa hartu du).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS