
60. zk., 2025eko martxoaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1366
AGINDUA, 2025eko martxoaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, langile bat Segurtasun Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.- Juan Félix Naberan Ozamiz jauna, kalitatea kudeatzeko prozesuak ezartzeko aholkulariaren kargutik kentzea (5283 kodea, 1 dotazioa, zuzendari maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Kargu-uzteak 2025eko martxoaren 17an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 14a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS